Aritzala Nafarroako herri txiki bat da, 2012ko erroldaren arabera 82 biztanle dituena. 1857 urtera arte bere udalerria izan zuen, baina harrezkero beste hainbat herri txikirekin batera Deierrin dagoen udalerria dagokio. Abartzuza, 500 bat biztanle dituen eta Arizalatik hurbilen dagoen herririk handiena da. Horrez gain, Lizarra ere nahiko hurbil dago bertatik, eta han egiten dute bizitza Arizalako biztanle gehienek. Gaisteiztik habiatuta, paisaia eta herrixka ikusgarriez betetako ordu bateko ibilbidea dago.
Gaur egun, frontoi hau geroz eta erabilpen urriagoa du, herriko gazteak Lizarrara joaten baitira pilotan haritzera, hain zuzen ere, Lizarran dagoen San Miguel pilota clubera.
Ebaluazio irizpideei jarraituz, blogean ikusi ditudan informazio iturriak oso argiak dira eta zenbait lekutik ateratakoak dira. Frontoiaren edukiak ondo azalduak daude informazioarekin zein argazkiekin. ITKaren baliabideei dagokionez zenbait informatika tresna erabili dituzte. Baliabide horiek didaktikoak izateaz aparte oso landuak eta erakargarriak dira. Ordenari dagokionez, bloga oso argia eta gauzka bilatzeko erraza. Ikusten denez, taldeko lana izan da. Hizkuntzaren arloan, ulerterraza da. Agian akats ortografiko batzuk egin dituzten, baina orokorrean hidazkera ondo dago. Beraz, guztia kontuan hartuz bloga nahiko ondo dagoela uste dut eta 8,5 ematen diot
ResponderEliminarJon Abascal González, EHUko 1. mailako euzkarazko ikaslea.
Ebaluazio irizpideak begiratuta ondorengoa esan dezakegu. Informazio iturriei dagokionez, ugaria eta zehatza da. Edukiei buruz esan dezakegu, frontoien edukiak ondo azalduta daudela eta gainera, argazkiak bat datoz alboan azaltzen duenarekin. Txukuntasuna emanez blogari. ITK baliabideak direla medio, informatika tresna desberdinak erabili dituztela nabaria da. Baliabide horiek landuak eta didaktikoak izan arren oso erakargarriak dira. Zaindu duten atal bat, blogaren ordena izan da. Argi eta garbi dago non dauden gauzak. Hau da, igotako informazioa erraz aurkitzen da, inolako zailtasunik gabe. Taldeko lana dela ikusten da. Hizkuntza eta ortografia akatsak erreparatuz gero, akats ortografikoren bat dago. Baina hizkuntza berriz, asko zaindu dute, honela irakurketa arina lortuz. Lan honi buruz,azpimarratuko nuen blogak duen txukuntasuna. Beraz, esandakoa esanda, 9a ematen diet.
ResponderEliminarBeñat Ezkerra Zudaire, EHUko 1mailako euskarazko ikaslea.
Ebaluazio irizpideak aztertu ondoren, ondorengoa esan dezaket. Erabili dituzten informazio iturriak ugariak dira eta edukiak osotasunean erantzuten diete proposaturiko galderei. Erabiitako IKT kantitateari dagokionez, haibat erabili dituzte eta hauen blogaren itxura nabarmen aldatzen dute. Informazioaren antolajetari dagokionez, antolaketa egokia da eta informazio erraz aurki daikete baina izki kolore desberdinak erabiltzea gomendatzen diet, batez ere bisualagoa eta ulerterrazagoa izateko. Hizkuntzaren erabilera zuzena da eta ez dira sekulako akats ortografikorik somatzen.
ResponderEliminarOrokorrean oso ondo dago bloga, baina irudi gehiagoren falta somatzen dut, adibidez, sake-errstoaren irudi grafikoa.
Besterik gabe, nik ezarritako nota 8,5 ekoa da.
Koldo Armendariz Lasa. EHU ko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean, 1E.
1. Ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak ebaluatu:
ResponderEliminar1.1. Informazio iturri motak eta kopurua. ONDO
1.2. Edukiek galderari erantzuten dioten ONDO
1.3. IKT kopurua eta motak ONDO
1.4. Informazioa aurkitzeko erraztasuna (ordenatutako bloga) BIKAIN
1.5. Kolaborazio lana ONDO
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna, idatzia erakargarria eta bateratua den OSO ONDO
1.7. Ortografia akatsak BIKAIN
2.1. Jokamoldearen egitura zehaztu
a. Joko mota. Zuzena edo ez zuzena. OSO ONDO
b. Duelu edo norgehiagoka mota. Adibidez, 1:1 (bat baten aurka edo buruz burukoa), 2:2, eta abar.
c. Instalazio mota eta beronen ezaugarriak. OSO ONDO
d. Materiala eta pilotarekiko erlazioa. Jokamoldean erabili ohi diren pilota mota eta erreminta/k (erremintak Euskal Pilotan bakarrik). Zehaztu nola erlazionatu ohi diren pilotariak pilotarekin (jo egiten dute, jaso/jaurti, irristatuz bidali edo atxiki ).
e. Sakea (Valentziarren kasuan, sakea edo Ferida) eta errestoa. Nondik (sakearen lehenengo botearen edo ez badago, pilotariaren kokapenaren distantzia eta azpi-eremua zehaztu) eta nora sakatu ohi da (distantzia eta sakeko azpi-espazioaren kokapena). OSO ONDO
f. Tantoa irabazi eta galtzeko moduak zehaztu. Nola lortu ohi da tantoa egitea (aukera guztiak zehaztu) eta nola galdu ohi da tantoa (aukera guztiak zehaztu). OSO ONDO
g. Zehaztu marra(arraia, xixa, ratlla) bezalako egoera bereziak ba al dauden, noiz egin ohi diren eta nola jokatzen diren, baita jokoan duten eragina ere. zehaztuz. ONDO
h. Markagailu mugatua. Zehaztu zenbatera jokatu ohi den. Frontenisa bezalako egoera berezien kasuan, zehaztu markagailu sistema. BIKAIN
2.2. Joko ekintza deskribatu
i. Zehaztu normalean nork sakatzen duen (sakea, ferida, traure). GUTXI
j. Sake-errestoan, sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena zehaztu. OSO ONDO
k. Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak zehaztu. OSO ONDO
l. Jokaldirik ohikoenak zehaztu (pilotaren norabidea), hots, sakean, errestoan eta elkartrukeko egoeretan ezberdinduz. OSO ONDO
2.3. Joko-testuingurua deskribatu
m. Parte hartzaile mota. Sexua, adina, pilotari moduan duen esperientzia… GUTXI
n. Instalazioaren kokapena eta irisgarritasuna. Zehaztu bere kokagune zehatza (herri erdian, udaletxean, elizan, aparte mendian dagoen auzo batean…), ezintasuna duten eta ez duten pertsonentzako irisgarritasun mota deskribatu. BIKAIN
o. Zehaztu noiz jokatu ohi den instalazio honetan (goizez, arratsaldez, asteburuetan, herriko festetan…) eta noiz ezin den jokatu (goizez, arratsaldez, meza garaian, udaletxeko zerbitzuak herritarrentzat zabalik daudenean…). Deskribatu eguraldiak (euriak, hezetasunak, haizeak…) edo bestelako alderdiren batek jokatzeko aukerengan eragiten al duten. BIKAIN
p. Instalazio horretan jokatzen diren txapelketak deskribatu. Iraupena eta txapelketa mota (“x” jardunalditako liga, kaleratze sistema darabilen “x” jardunalditako lehiaketa, apustu/desafio zehatza, edo aurrekoen arteko konbinazioa), noiz jokatu ohi den, nork antolatzen duen, parte-hartzaile kopurua… OSO ONDO
NOTA: 8, OSO ONGI
Ebaluatzailea: Aitor Barrio Salas. EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako fakultatean, 1E.
Boga ireki orduko aipatzekoa da oso erakargarria iruditu zaidala eta oso ikusgarria iruditu zait 3 frointoi ezberdin aurkitu izanak plaza berdinean. Baita txukuntasunagatik eta informazioa aurkitzeko erraztasunagatik irakurtzeko oso erakargarria iruditu zait. Esan dezaket ere taldekide guztiak frontoia ikusi eta lan handia egin dutela.
ResponderEliminarInformazioari erreparatuz, edukiei buruz nahi nukeen informazio guztia aurkitu dut eta oso era ordenatuan, baita irakurtzerakoan ere ez zait batere astuna egin erabilitako hizkuntza oso aberatsa delako, hala ere, aldatuko nukeen bakarra txapelketen eta noiz jokatzen den atala hobeto modatuko nuke argazkiak faltan bota ditudalako. Azkenik, informazio iturri motak era kopurua handia izan dela ikusi egin dut eta ori oso egokia iruditu zait.
Gehien gustatu zaidan atala deskribapena izan da oso zehatz eta argi azatzen dituelako 3 frontoiak, baita amaieran aurkitu dudan bideoa, frontoia nolakoa den eta zenbait eduki argitzeko oso aproposa delako. Argi aurkitu ez dudan edukia txarra edo ona zer denaren atala izan da.
Ortografiari buruz ez ditut akatsik aurkitu.
Zorionak talde, nire kalifikazioa: 8,5
Ander Sedano (2E. Taldekoa euskara).
Ebaluazio irizpideak aztertu ondoren, hau aipatu dezaket. Erabilitako infromazioak ugariak eta zehatzak izan dira. Edukiaren arloari dagokionez, frontoiaren edukiak oso ondo azalduta daudela esan beharra dago, gainera informazioarekin batera argazkiak atxikirik. IKT baliabide mordo erabili dituzte, batez ere teknologia arlokoak bideoak eginez. Bideoa aipatzearren hunkitu egin nauela esan behar dut originala eta interesgarria baita. Gainera jokamolde ezberdinak azaltzen ditu.
ResponderEliminarEskertzekoa da blogaren ordena, lehiatilak ezarriz lana askoz erakargarria eta ulergarria bihurtzen da. Ez ditut ortografia akatsik ikusi eta erabilitako hizkuntza aberatsa da.
Talde-lana faktore garrantzitsuena nire ustez oso ondo antolatu dute eta aipagarria da esatea guztiok batera lan egin dutela bloga aurrera eraman ahal izateko.
Bestalde, Bibliografia lehiatila bat somatu dut faltan beraien iturri ezberdinak bertan adierazteko.
Horetaz gain lan hau oso ona iruditu zait, txukuntasunez eta interesez egindakoa. ZORIONAK!
NOTA; 8,75
Ebaluatzailea: Mikel Legarreta Zamalloa, EHUko ikaslea Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietako fakultatean, Euskera 2E
Arizalako pilotalekuari buruzko bloga oso interesgarria iruditu zait 3 pilotalekuen aukera dela eta. Blogean edukiak oso ondo azalduta daude, argazki edo bideoen laguntzaz eredu argiak jarriz. Blogan zehar IKT desberdin asko erabiltzen dituzte, batez ere argazkiak eta bideoak. Taldeko lana izan dela erakusten dute, taldekideak bideoetan eta argazki batean agertzen direlako, eta denak pilotalekuan. Informazio-iturri desberdinak erabili egin dituzte, pilotaleku ondoan bizi den pilotari erretiratu baten iritzia adibidez. Hizkuntzaren aldetik ez ditut zailtasunik eduki, ez ditut akats ortografiko nabaririk aurkitu blogean zehar. Nire ustez, hobetu beharreko gauza bakarra, argazkiak didaktikoagoak bihurtzea izango litzateke, koloreak erabiliz gauzak hobeto azaldu eta modu honez ulertzeko.
ResponderEliminarBeraz, nire kalifikazioa 9.5ekoa izango da.
LEIRE BERZOSA: EHU-ko 1.mailako euskarazko taldea
Bloga oso ondo dago. Bi informazio iturri behintzat erabili dituzte: instalaziora egindako bisita eta han burutako elkarrizketa adibidez . Estekarik ez dute gehitu baina edukiak ondo garatu dituzte. Informazio eta komunikazio teknologiak erabili dituzte. Bertan jarritako bideoa oso landuta dagoela ikusten da eta argazki ugari eta egokiak egin dituzte. Bloga ondo ordenaturik dago, erraz aurkitzen dira irizpideak.Talde lana izan delaren ebidentziak agertzen dira, laurak agertzen diren argazkiak eta bideoa esaterako eta hizkuntza zuzena da, nahiz eta momentu batean letraren tamaina aldatuta dagoen.
ResponderEliminarJokamoldearen egiturari buruz, egokia da: instalazioaren ezaugarri asko eta zehatak agertzen dira. Sakea eta errestoa nola egiten ziren zehaztu egiten da, baita tantoa irabazi eta galtzeko moduak ere. Markagailua zenbatera ez da zeazten.
Joko ekintzaren deskribapena ere oso egokia da: sakea nork egiten duen, jokalarien ohiko kokapena, kolperik eta jokaldirik ezagunenak eta ohikoenak agertzen dira.
Joko testuinguruari dagokionez ere informazio aberazgarria bildu dute. Parte hartzaile mota agertzen da, pilotalekuaren kokapena eta irisgarritasuna ere. Noiz jokatu egiten zen ere zehaztu dute eguraldiaren arabera bi pilotalekuak desberdinduz, eta txapelketei buruz ere informazioa agertzen da.
Hau guztiagatik nire blogaren kalifikazio pertsonala 8,75 da.
Irune Txarola Escudero, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako euskarazko 1. taldekoa.
Blog hau ebaluatzeko garaian, ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak begiratuko ditut zehazki. Hasteko esan beharra dago, hainbat informazio iturri erabili dituztela garbi ikus daitekeela; esaterako, herriko gizon batekin hitz egitea lortu baitzuten, hala eta guztiz ere ez dute azadu nondik atera duten gainontzeko informazio guztia. Garatutako edukiak berriz sakontasun handiz erantzuten die egindako galderei. Gainera, oso erraz aurkitu daiteke informazioa, esteka ezberdinak erabili baitituzte lagungarri izateko asmoz.
ResponderEliminarHainbat IKT erabili dituztela ikus daiteke, eta gehien gustatu zaidana sorturiko bideioa izan da dudarik gabe, oso didaktikoa dela iruditu baizait.
Bloga ordenatua dela garbi ikus daiteke, lehen esan dudan moduan esteka ezberdinak erabili dituztelako informazioa aurkitzen laguntzeko. Beraz, alde horretatik bikain dagoela esan dezaket, xehetasun mota guztiak zaindu baitira.
Horrez gain oso garbi ikusten da taldekako lana izan dela, blog-ean sartu ordurako lau egileen argazkia ikusteaz gain, laurak pilotalekuan izan zirela ikus daitekeelako.
Ortografia aldetik hainbat akats aurkitu ditudala esan beharra daukat, hala eta guztiz ere honako hauek ez dira larriak izan, testua irakurtzerako garaian erraz ulertu daitekeelako aurkeztutako informazio guztia. Idatzia erakargarria eta bateratua izateaz gain, hizkuntzaren aberastasuna oso ona dela esan nahiko nuke.
Beraz, hau guztia esan ondoren nire kalifikazioa 9ekoa dela esan nahiko nuke.
Zorionak egindako lanagarengatik mutilak!
Miren Goikoetxea Ugalde, EHU-ko ikaslea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien fakultatea, 1E euskara
Ebaluazio irizpideei dagokionez zera esan dezaket:
ResponderEliminarErabilitako informazio iturriak nahikoak izan dira (elkarrizketa eta eginiko bisita besteak beste) eta modu ezberdinetan eskuratutako informazioa kontrastatzeko balio izan dute. Horrez gain, oso ondo garatu dute lana, egindako galderei modu egoki eta ulerkorrean erantzunez. Bistakoa da IKT-en erabilera, argazkiek testuarekin bat egiten dute eta erakutsi nahi duten lekua argi azaltzen dute. Gainera informazioa sailkatzeko erabili duten antolamenduak asko errazten du honen bilaketa, eta edozein atal berehala topatu dezakegu. Blog-a taldean landu dutela argi dago, eta erabilitako hizkuntza ez da gehiegizkoa eta erakargarria da, beraz irakurpena oso erraza da, hala ere ortografia akats gutxi batzuk topatu ditut.
Jokamoldearen egiturari eta testu inguruari dagokionez, informazio ugari eskaintzen dute, eta bideoaren bidez joko ekintza ezin hobeto azaltzen dute.
Hori dela eta, nik jarri diedan nota honakoa da: 8,5
Mateo Barrenetxea Zabala, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultateko, 1. E-ko ikaslea.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog honek asko gustatu zait. Informazio iturri desberdinak erabili dituztela argi dago. Edukiei dagokionez, antolamendua oso argia eta zuzena da eta informazioa ona eta zehatza. Irizpideak erraz aurkitzen dira zeren eta bloga oso ordenatuta dago. Gainera, hainbat IKT erabili dituzte. Bideoa oso polita eta egokia dela esan beharra dago.
ResponderEliminarTalde lana izan dela ikusten da, argazki eta bideotan lau taldekideek frontoian agertzen direlako.
Hizkuntza bikaina eta aberatsa da, nahiz ortografia akatsak izan.
Hau ikusiz gero, nire nota: 9,5
Kelen Ortuzar. Euskera2
Blog honen ebaluazioa egingo dut.
ResponderEliminarHasteko, ikusten da hiru informazio iturri erabili dituztela, elkarrizketa bat egin dute, interneten ere informazioa bilatu dute eta bertara gerturatu dira argazkiak zein bideoak lortzera, herri oso txikia denez ez baitzegoen halako informazioa aurkitzerik.
IKTei buruz, jokaldi tipikoei buruz egindako bideoa gustatu zait ondo ikusten baitira instalazio bakoitzean egin daitezkeen jokaldi bereziak, nahiz eta aipatzen diren guztiak ez agertu. Argazkiak ere asko daude eta azaldu nahi dutena hobeto ulertzen laguntzen dute nabarmen.
Lantzen diren edukiak ondo daude nahiz eta bibliografia ez den oso argi aipatzen (hasierako orrian eskerrak ematean aipatzen dute zerbait) eta informazioa orrialde ezberdinetan dago sailkatua errazago izateko bilaketa. Orrialdeak ondo daude banatuak.
Lana kolaborazioan egin dutenaren froga, bideo eta argazkietan taldeko 4 kideak agertzen direnarena da, lauak joan baitziren herrira informazio bila.
Hizkuntza eta ortografia aztertuz ordea, akats batzuk aurkitu daitezke esaldiak egiterako unean eta ortografikoak ere. Baina hizkuntza aldetik hiztegi aberatsa erabili dutela esango nuke.
Bestalde, Joko egitura, joko ekintza eta testuingurua oso ondo adierazi dutela esango nuke, izan ere, nork jokatzen duten, arauak, sake-errestoa, zenbatera, kokapena ondo adierazia dago jokamoldearen egitura sailean
Kalifikazioa: 9
Xanti Hidalgo Gereñu, EHUko ikaslea, 1.maila 2Etaldekoa
Ebaluazio irizpideak aztertuta esan dezakegu, erabilitako edukiak eta atalak ondo antolatuta daude eta erraz bila daiteke beharreko informazioa. IKT iturriak ere anitzak dira, bideoak, argazkiak eta informazio iturri diferenteak erabili dutela ikusten da. Kooperazioa eta talde lanean egin dutela bloga nabaria da. Akats ortografikoei dagokionez, akatsen bat dago baina ez da zailtasuna informazioa ulertzeko.
ResponderEliminarBeraz, nire nota 8,25 da.
Iker Artetxe Zalbidegoitia (Euskarazko 1.taldeko ikaslea)
Taldekideak nongoak diren jakinda, goraipatzekoa da Arizalara joateko egin beharreko bidai luzea.
ResponderEliminarBloga ebaluatzerakoan, informazioa oso ondo antolatua eta eskuragarria dela iruditzen zait. Landu beharreko edukiak, sakontasunez azaldu dituzte.
IKT-ei dagokionez, bideoren bat faltan bota dudan arren, argazkiaz baliatuz, ondo azaldu dituzte frontoiaren ezaugarriak eta bertan jokatzen diren jokamoldeak.
Euskararen erabilerari dagokionez, nahiz eta akats soleteren bat eduki duten arren, ona eta aberatsa izan dela irudtzen zait.
Orokorrean lan ona egin dutela iruditzen zait.
Nire notaa, 8,5
Ander Borda, euskara taldeko 1E taldea