Pilota

Pilota

PILOTALEKUAREN DESKRIBAPENA



     Arizala izeneko herri txiki honetan, bi frontoi nagusi bereiz ditzakegu: alde batetik, frontoi nagusia,( frontisa eta kantxa nahiko handiak dituenak) pareta eskubiko aldean duena, eta bestetik, eliza atarian dagoen beste pilotaleku itxi bat bere bitxikeri eta arauekin. Honetaz gain, bertakoek frontoi luzeko eskubiko pareta frontisa bezala erabiltzen dute eta frontoi nagusiko frontisa ezker pareta bezala, ezkerreko eskua lantzeko(frontoi gehienen egitura bilatuz).

PILOTALEKU LUZEA:

     Ikusi daiteken moduan, frontoi nagusia nahiko handia da, herri txiki batekoa izateko. Hainbat berezitasun dituen frontoi dugu:
  • Ezker aldean elizaren portikoa dago. Elizaren atariko zutabeekin jolastea onartuta dago, baldin eta lehenengo kantxaren barruan punpatzen badu pilotak.
  • Eskuineko aldean, etxe baten pareta dago. Pareta horrekin normal jokatu daiteke. Beste aldetik, atzerago eta eskuin aldean dagoen etxeko paretari emateko lehenengo kantxak sartu behar da pilota.
  • Frontoiaren gainetik, elektrizitatearen kable bat pasatzen da diagonalean alde batetik bestera. Nahiz eta zaila den kableraino iristea, onartuta dago kableari ematea, baldin eta gero kantxa barruan erortzen bada pilota.
  • Nahiz eta zaila den kantxaren atzetik ateratzea pilota, koska bat dago muga bereizteko.
  • Publikoarentzat eskuineko aldean banku luze bat du. Baina ingurutik ere jartzen da jendea partiduak ikusteko.
  • Gauez jokatzea debekatua dago.
  • Zoladura: Hormigoizkoa eta aglomeratua da.
  • Pilotalekuaren dimentsioak hauek dira: 23,2m X 9,1m





ELIZ ATARIKO PILOTALEKUA:

     Ikusten dugun frontoi honetan, euria egiten duenean jolasten da normalean. Ezohiko frontoi honek berezko arau berezi batzuk ditu:
  • Txapa moduan, egurrezko bankua bat dago, frontisetik elizako ateraino luzatzen dena. Bankuarekin jokatu daiteke eta nahi adina bote eman ditzake bertan(baita biraka egin, trinketeko teilatuan bezala) punpan eraginik eduki gabe.
  • Ezker aldean, hiru zutabe daude eta hauekin ere jokatu daiteke, beti ere kantxaren barruan jotzen badu pilotak.
  • Sabaia ere ontzat ematen da. Gaur egungo sabaia berritua dagoenez koskak ditu eta zailagoa da berarekin jokatzea, baina garai batean sabai lisoa zegoenez, gehiago erabiltzen zen.
  • “L” formako kantxa da, erreboteko eskuineko aldean txoko bat sortzen delarik.
  • Eskuineko paretan leiho txiki bat dago. Oso zaila da bertan geratzea pilota, baina sartzekotan tanto zuzena izango litzateke.
  • Baita ere, ontzat ematen da arkupe kanpotik ematea pilotari, kantxan punpatzen badu lehenago.


  
UMEENTZAKO PILOTALEKUA:          


     Pilotaleku hau ez da ofiziala, baina herritarrek bertan jolasten dute batzuetan (umeek batez ere), ezkerreko eskuarekin jotzen ikasteko.
  • Atzeraka elizako paretak zehazten du muga, eta alboetako muga frontisaren zabalerak zehazten du. Erreboteko pareta ere erabili daiteke jokaldietan.
  • Frontoi honen bitxikeri bezala, esan dezakegu garai batean errebotean zuhaitz handi bat zegoela eta tanto egiteko bertara botatzen saiatzen zirela,  zuhaitzarekin oso zaila zelako bertatik eramatea.

1 comentario:

  1. Blog honen egileek hainbat informazio iturri ezberidn bilatu dituzte blogari buruzko informazioa lortzeko. Erantzun behar zieten galderak ondo erantzun dituzte, hau da, modu ulerkor batean. Erabilitako IKT-ek oso lagungarriak eta egokiak izan dira. Akats ortografiko gutxi ikusi ditut eta erabilitako hizkuntza oso ulerkorra da. Aukeratu izan duten frontoia hain berezia izatea eskertzen da.
    Kalifikazioa: 9
    Marcos Tobalina, 1.mailako euskarazko 2.taldea

    ResponderEliminar