Pilota

Pilota

JOKAMOLDEAREN EGITURA ETA JOKALDI TIPIKOAK


     Arizalan, Euskal Herriko herri zein hiri gehienetan bezala, Eskupilota da Euskal pilotako modalitate ospetsuena. Beraz, bertako biztanleak, euskal tradizioa eta kultura jarraituz, eskupilotan aritu dira gehienbat bere herriko frontoian. Eskupilotaren barruan, praktikatzen dituzten jokamoldeak bi dira: Buruz burukoa eta binakakoa eskuz. Bestalde, 4 ½-a ezinezkoa da frontoi honetan jokatzea, izan ere, hain frontoi zaharra izanik, ez ditu zenbakirik eta dauden marra eskasak nekez ikusi daitezke. Horrez gain, beste bi jokamolde ikusi daitezke frontoi honetan: frontenisa eta pala teniseko pilotarekin. Bi hauek herritarrek praktikatzen dituzte euren denbora librean.

     Arizalako frontoian betidanik buruz buru jokatu egin da, hau da, bat baten kontra. Joko mota ez-zuzena da, pilota frontisera kolpatuz jokatzen delako. Larruzko pilotarekin jokatu ohi da, aldatzen den ezaugarri bakarra tamaina eta pisua delarik. Puntuazio sistemari dagokionez, partiduak 22 tantotara jokatzen dira.  Jokamolde honetan, ez du aurrelariak ez atzelariak sakatzen, izan ere, jokalari bakarra dago alde bakoitzean. Beraz, sakea aurreko tantoa irabazi duenak egingo du eta besteak, nola ez, errestoa. Gure kasuan, hain frontoi berezia izanda, horizontalean bi marra besterik ez daude. Sakatzaileak aurrerago dagoen marraren atzetik botea emanda atera beharko du, independenteki kantxaren eskuinaldean, ezkerraldean edo erdialdean kokatzen den. Errestoko jokalaria, aldiz, pilotara erraz ailegatu nahi badu, kantxaren ezkerraldean jarri ohi da, elizako zutabeen alboan, izan ere, gune hori da errestoa egiteko zailtasun gehien ematen dituena. Eliz-atarian ere, bertan nahiko ohikoa denez jokatzea, sake-errestoko kokapena zehaztuta dago. Sakalaria ezkerraldean kokatu ohi da, zutabeen alboan, eta errestokoa eskuinaldean, elizaren atean dagoen txokoa babestuz.  

     Beste aldetik, berezitasun handiko frontoi hauetan oso ohikoa da hainbat jokaldi tipiko egotea. Bere ezaugarriengatik frontoi honetan bakarrik egin daitezkeen jokaldiak dira, eta bertan jokatzeko ezinbestekoak direnak, izan ere, oso aproposak dira tantoa lortzeko. Kasu honetan, alde batetik frontoi nagusian egiten diren jokaldiak daude, eta bestetik eliz-atariko jokalekuan egiten direnak.

     Hasteko, frontoi nagusian 4 jokaldi tipiko ezberdin daude:

  • Sakea egiteko orduan, sakalariek beti ezkerreko aldera jaurtitzen dute, izan ere, bertan elizako zutabeak daude eta hoiek nahiko oztopo handia dira errestoa egin ahal izateko, batez ere pilota barrura sartzen bada. 
  • Elkartruke egoeran, jokalari batek “zabalera” jaurtizen du pilota eta botea eman ondoren, pilotak eliz-atariko zutabea jotzen du, aurrerantz ateratzen da beste jokalariak zailtasun handiak izanik.
  • Elkartruke egoeran, jokalariak eskuineko aldera jaurtitzen du pilota eta eskuineko horman jo gabe kontrakantxara doa zuzenean. Bertatik, aurkariak pilota jaso egin beharko du eskuineko pareta sahiestuz. 
  • Elkartruke egoeran, frontoi guztietan ohikoa denez horma-bikoa oso jokaldi nabarmena da, hala ere, frontoi hontako horma-bikoa berezia da, eskuinetik ezkerrera baita eta ezker eskuarekin eman behar zaio horma-bikoa egin ahal izateko.


     Eliz-atariko frontoian berriz, 4 jokaldi tipiko aurkitu daitezke:

  • Sakea egiteko orduan, sakalariak eskuinaldeko txokora egiten du sakea, pilota eskuineko hormaren atzealdea geratuko da eta bertatik errestokoak frontisera berriz jasotzen saiatu beharko da. Horrez gain, txoko horretan elizako atea dago.  
  • Elkartruke egoeran, eskuineko horman bi pareta egitea jokaldi tipikoetako bat da. Pilota bi hormetan eman ondoren, aterpetik kanpora atera ohi da eta jaso behar duenak zailtasun handiak izaten ditu zutabea erdian baitago.
  • Beste jokaldi tipiko bat, elkartruke egoeran pilotak sabaia jotzea da, aintzinean sabaia laua zen eta bertan jotzean tantoa jarraitzen zuen, baina gaur egun sabaia berritu dute eta bigaz beteta dago, beraz errebotea edozein norabidetan atera daiteke. Hala ere, ona izaten jarraitzen du. 
  • Azkenik, bankua txapa moduan jokatzeaz gain, trinketeko teilatuak bezalako ezaugarri izan ditzake, hau da, nahi beste bote eman eta biraka egin dezake bertan tantoa amaitutzat eman gabe.


     Azkenik, umeentzako pilotalekuan ere jokaldi tipiko bat bereiz daiteke:

  • Garai batean, pilotalekuaren atzekaldean zuhaitz bat zegoen. Horregatik, jokalariek ahalik eta indartsuen jotzen zuten pilota zuhaitzera heltzeko eta erantzuna zailtzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario