Behin, Aritz Beginok aurretik aipatutako
txapelketako final bat jokatzen ari zela Arizalako jaietan, kolpe indartsu bat eman zion pilotari eta pilotalekua goitik zeharkatzen duen kable elektrikoan jo zuen.
Kablea jo ondoren, pilotak kantxan eman zuen botea, baina aurkariak ezin izan
zuen eraman desbideraketa oso handia izan zelako. Pilotak kablea jotzen
zuen lehen aldia zenez, txarra edo ona zen ez zegoen araudian zehaztut. eta epaileek ez zekiten zer erabaki hartu. Azkenik, tantoa ontzat
eman zuten. Ondorioz, kriston iskanbila sortu zen pilotalekuan ,batzuk ados ez zeudelako.
Beste anekdota bat honako hau da: Arizalako jai batzuetan, bertako pilotari bat Zabaleko beste pilotari baten aurka desafiatu zen. Duelo hau, bi partiduetan jokatu zen: lehenengo partidua Zabaleko portikoaren frontoian,eta bigarrena Arizalako portikoaren atariko frontoian. Gainera, bitxikieri bezala, jokalariek txerri bat apostatu zuten eta galtzaileak irabazleari txerria ordaindu behar izan zion.
Oso polita benetan. Besarkada bero bat Dorleta,Aitor esta Marianen partes.
ResponderEliminarEta gora zazpigarren alaba...ARABA!!!!!