Pilota

Pilota

ELKARRIZKETA


Arizalara heldu aurretik, udaletxearekin kontaktuan ipini ginen, eta alkatearen idazkariak Oscar Yaniz-en telefono zenbakia eman zigun. Oscar frontoiaren alboan bizi den pelotari erretiratu bat da, eta esan zigun bezala, bere bizitza osoan zehar orduak eta orduak eman ditu frontoi honetan bi anaiekin batera. Yaniz anaiak izan dira herrian pilotari moduan mailarik altuena lortu dutenak, Jorge Yaniz, anaia txikia, beste bien artean gailenduz. Gaur egun, Oscar Lizarrako frontoian lan egiten du pilota irakasle moduan. Esperientzia handiko gizon jatorra da eta frontoiari buruz zekien guztia azaldu zigun inolako trabarik jarri gabe. Elkarrizketan zehar, gure lanean laguntzeko prest azaldu zen momentu oro. Oso anekdota bitxiak kontatu zizkigun eta hiru frontoietako jokaldi tipikoak azaldu zizkigun. Pena izan zen, inolako dokumenturik, ez video, ez argazkirik izatea frontoiari buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario